Oaintxe in Deu txarangarekin eta Lasarte Oriako udalarekin batera lehenengo txaranga eguna antolatu genuen. Maiatzaren 17an izan zen eta bertan Lasarteko txarangaren x.urteurrena ospatu genuen.
Egunean zehar programazio oso ireki bat eduki genuen adin guztientzat. Gazteenentzat tailerrak egin ziren goizean, herri bazkaria ere egin zen, baina garrntzitsuena nola ez, txarangak izan ziren. Egun guztian zehar txaranga ezberdinek alaitu zituzten herriko kaleak. Bsteak beste, Joselontxos, Kalean, Mutil Gazteak.
Txaranga hauetaz gain, herriko gazte txaranga berria estrenatu zen, Arranopola. Azkenik nola ez, Oaintxe in Deu txarangak omenaldi eder bat eta herrian zehar saio bat eduki zuen.